ZER ETA NORTZUK GARA?​
​Bertakoteka Tolosako AMA jatetxearen Taska-Txokoa da (taberna eta Jatetxea). Donostiko alde zaharrean kokatzen da. Iker Iriarte, Javier Rivero eta Gorka Rico dira proiektu honen gidariak. Tolosako AMA jatetxeak, euren proiektuak, Michelin izar bat eta Michelin izar berdearen aitortzak jaso ditu, proiektuak berak inguruarekin duen konpromezuagatik. Bertakotekan konrpomezu hau mantentzen da, baina bertan, barrako pintxo klasikoak eta pintxo beroak eskeintzen dira. Pintxoen artean, AMAko legatz famatua eta gazta tartak gozatu daitezke. Michelin gidaren ustez, Espainiako plater onenen arten daudenak. Honetaz aparte, bertan dagoen txokoan (jangelan), karta goxoa eskeintzen da. partekatzeko pentsatua dagoena.
​
Modu honetan, AMA jatetxeko kideak, euren filosofia, berteakoarekiko konpromezua, bertako ekoizleen izen eta proiektuak, munduko foku haundi honetan kokatzen dituzte, Donostiko alde zaharrean. Beren leloa defendatuz...
​
“Bertakoak babesten gaitu”.
Ongi etorri!

AMA JATETXEKO LEGATZAREN PLATERA, MICHELIN GIDAK AITORTUA, PINTXO FORMATUAN

Bertakotekako pintxo bat nabarmendu beharko balitz, legatzaren pintxoa da. Produktuaren errespetutik jaiotzen den platera. Plater hau, AMA jatetxetik dator zuzen zuzenean, non itsasoa eta baserria nahasten dituen "legatza eta belarri salda" platerak, Michelin gidako inspektoreen aitortza jaso duen. Aitortzak 2024ko inspektoreen platerik gustokoenen artean kokatzen du mokadu hau.
​​​​Bertakotekan, plater honek pintxo itxura hartzen du. Modu honetan, edozeinek, edozein momentuan dastatu dezake mokadu hau. Bere berezko nortasunik gladi gabe: zaporea, textura, oreka... traduzia eta abangoardia mokadu bakar batean.
(egin klik izarrean artikulua irakurtzeko)
AMA JATETXEKO GAZTA TARTA
DONOSTIKO ALDE ZAHARREAN
Donostiko gazta tarta onenen bila bazabiltza, Bertakoteka da aukeretako bat. Tarta hau, Michelin gidak aitortu du, Espainiako tarta onenen artean. Bertakotekako gazta tarta, Tolosa izar Michelin bat eta Izar Michelin berdea dituen Ama jatetxeko berbera da. Tarta hau Espainiako onenen artean izan da aukeratua bere zapote fin, oreka eta lurraldearekiko duen konpromezuagatik. Michelin gidaren arabera, Tarta honek paisaia islatzen du, produktua errespetatuz eta mokadu fin bat eskeiniz.
​​​Bertakotekan, tarta hau barran eskatu dezakezu, modu informal batean, edozein momentuan gozatu ahal izateko. Mokadu krematsu hau nahikoa aitzakia da bixitan etortzeko. Esan bezala, Donostira bazkaltzera edo pikatzera bazatoz, eta gazta tarta jan nahi baduzu, Bertakoteka da zure aukera onenetako bat.
(egin klik artikulua irakurtzeko)
​

Bertako ekoizle eta produktuak
RBLD
Sagar Ardoak
Euskaber
Arraultza Ekologikoak
Balerdipeko
Eztia eta gehiago
Goya
Haragia
Zidernaut
Edariak
San Anton
Itsaskiak
Arrospide
Barazkiak eta onddoak
Bretxa Merkatua
Donostialdeko ekoizleak
Galparsoro Okindegia
Okinak eta gozogileak
Donostiako Azoka
Inguruko ekoizleak
Maskarada
Txerri produktuak
Asier Auge
Arrai kontserbak
Lasazabala Lapiko
Gaztategia
GARAIAN, GARAIKOA ETA...











